top of page

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak berak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

 

 

2008an talde honek lehenengo diskoa kaleratu zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan.

2009an hainbat taldekidek, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak - Esnesaltzailearena izenpean. Disko hau trikitiaren munduari eskainia dago eta estilo honetako abestiz osatzen da. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen dira.

 

 

 

bottom of page